Neurrira egindako surf taulik izan al duzu inoiz? Ez? Beno, datozen lerroetan kustom oholei buruz arituko gara, labur bada ere.
Maila baxu edo ertaineko surflariei luzatu nahi diegu testu honen mezu nagusia: neurrira egindako taulak trebakuntza maila guztietako surflarientzat dira aproposak. Kustom taulak maila oneko surflarientzat soilik direla uste du jende askok, eta ez, ideia horrek ez du ez hanka eta ez bururik.
Shaper batek surf-ikasketa prozesuko edozein puntura egoki dezake ohol bat. Maila baxuko surflariari arraunketa gaitasun eta oreka oso garatuarekin diseinatuko dio taula, nahibeste olatu hartu eta zutik eroso irristatzen ikas dezan. Maila ertainekoari maniobrak egiten ikasten lagunduko dion ohola egingo dio, oraindik ere olatuak hartzeko bolumen dezenterekin, baina adituen taulen dimentsio txikietara joan gabe. Horrela, oholen ezaugarriak aldatzen joango dira surflariaren maila, hartuko diren olatu edo egin nahi den surf motaren arabera.
Surfean ikasteko saiakera gehiegi eten dira ohol desegokiak erabiltzearen ondorioz. Gure xede nagusia, bezeroei trebatzen lagundu eta uretan gozamena eskeiniko dieten taulak egitea da. Horretarako, garrantzitsua iruditzen zaigu bezero orok Agoterekin harreman zuzena izatea. Faktoriara etorri eta informazio ahalik eta zehatzena elkarbanatzea. Fabrikatik pasa ezin duzuenontzat, badira zorionez informazioa trukatzeko mila alternatiba: skype bideo-deiak, e-posta, bideo artxibo trukaketak …
Busti Agote datu eta informazioz, eta entzun bere aholku eta gomendioak. Ez duzu lotarako ere askatuko egingo dizun taula!
Utzi erantzuna