·

Posted

Udako taulei bolumen gehiago eman ohi diegu, olatuen indar falta konpentsatu eta abiadura onean surf egin ahal izateko. Olatu txikietarako taulak diseinatzerako garaian, hau izan ohi da erronka nagusia: oholei bolumena handitzen joan ahala, performance kutsu handiena manten dezaten saiatzea.

The Mix-en ostean, performance elementu gehien dituen udako taula da Apex modeloa. Ohiko taulak baino rocker zapalagoa eta kurba zabalagoak ditu. Sartu diogun 5 kilako konfigurazioari esker, erraz moldatzen da itsas baldintza edo surf egiteko estilo ezberdinetara.

Summertoys ataleko diseinu guztiak dira primerakoak udako olatu txikietan gozatzeko, baina modelo honek badu berezia bihurtzen duen zerbait. Pasa faktoriatik, hitz egin zuzenean Agoterekin, eta egoki ohola nahieran!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude