Uda garaian sartuta gaude bete-betean. Ura tenperatura ederrean dago, surflari eta bainularien arteko liskar xelebreak ere hasi dira, eta olatuek ez dute neguko indarraren erdirik ere. Hasiberrientzat sasoi aparta da surfaren xarma dastatzen hasteko: lehen aparrak hartu, eroriko eta zilipurdiekin barre egin, zutik jartzen ikasi…
Gainontzeko surflariontzat pentsaera aldatu, neopreno lodia kendu eta bolumen handiagoko tauletan irristatuz gozatzeko garaia da. Azken urtetan lan handia egin dugu udan gehien ikusten diren modeloei (fish, malibu, longboard… estiloko taulak) errendimendu altuko taulen (performance) ezaugarriak txertatzen. Udako olatu txikietan surfeatzeko diseinatu ditugun oholek, olatuak hartzea errazten duen arraunketa gaitasun aparta dute. Maniobra erradikalenak egiteko abiadura hartu eta mantentzea ere erraza da taula hauekin, olatuek gehiegi bultza ez arren.
Eman begiratu bat katalogoko Summertoys atalari, eta aukeratu zure gustu edo surf mailara ondoen egokitzen den modeloa. Zalantzaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan edo pasa Zarautzen dugun faktoriatik Agoterekin zuzenean hitz egitera.
Utzi erantzuna