MIKEL AGOTE
⋅
Mikel Orion jaioa da, eta txikitatik izan du harreman estua itsasoarekin. Haurtzaroan aitak Itsaso zabalera ateratzen zuen bere txalupa txikian, igerian ikastera. Orduz geroztik, ia ordu gehiago eman ditu uretan lehorrean baino: “Gaztetatik liluratu naute itsasaldi erraldoiek, eta urte askotan olatu handietan irristatzera bideratu ditut nire gogo, denbora eta ahaleginak.”
Betidanik izan du argi gustuko zerbaiti heldu, helburuak jarri, eta horiek lortzeko gogor lan egitea dela bizitzan aurrera egiteko modua. Lana gustuz egitea, pasioz, barrenak agintzen duenari kasu eginez.
2000. urte inguruan, surf taulen munduan sartu eta hauen barrenak sakonagotik ulertzeko grina piztu zitzaion, Pukas etxearentzat lanean hasteko aukerarekin batera: “Jonnhy Cabiancak gustu handiz irakatsi zizkidan gure ofizioaren nondik norakoak. Oinarriak berehala ikasita, 2005.urtean nire lehen taulak egiten hasi nintzen, munduko shaper onenekin elkarlanean: Mayhem, Tokoro, Chilli, Peter Daniels, Rawson…”
2016. urtean, Mikelek Basque Country Surf Company sortu zuen Cabiancarekin batera, surf taulak egiteko puntako teknologia eta materialekin hornituriko faktoria berria: “Niretzat, erronka zoragarria da … Hautsak harrotzen jarraitu, eta oholik onenak egiteko bidean beste urrats bizigarria!”
“Euskal izaeraren isla da Agote: ausarta uretan, leiala eta zuzena lehorrean, eta grina izugarriaz egiten du lan. Bera da Basque Country Surf Company sortzeko topatzerik nuen kiderik onena. Lagun eta oholgile aparta da!”
– Johnny Cabianca


FAKTORIA
⋅
Basque Country Surf Company (BCSC) Mikel Agote eta Johnny Cabiancak sorturiko enpresa da. Merkatu globalerako kalitate goreneko surf taulak produzitzea du xede nagusia. Zarauzko faktoria berriaren instalazioak puntako teknologiarekin daude hornituta, eta show room-a ere badugu bertan, bezeroek surf oholak patxadaz ikusi eta aztertzeko aukera izan dezaten. Pasa nahi duzuenean faktoriatik Agoterekin aurrez-aurre hitz egitera, gustura hartuko zaitugu!
BCSC: Puntako teknologiaz hornituriko surf taula faktoria




TEKNOLOGIA
⋅

Kalitate goreneko surf taulak sortzearen zientzia
Basque Country Surf Company-k teknologia berritzaileenekin hornituriko instalazioak estreinatu ditu. Foam-a hiru ardatzeko AKU makinarekin mozten da, merkatuko erremintarik sofistikatuena denarekin. Euskal Herrian ondo dakigu makina onenak erabiltzeak produktuen kalitate gorena eta produkzio maila handiak behar bezala ekoiztea bermatzen duela. Shape makina propioa izateari esker, eskaera kustomizatu guztiak behar bezala produzitu eta denbora-tarte egokian entregatuko dira.
BCSC-k teknologia berrien garapenaren eta I+G+B-aren aldeko apustu handia egin du, surf taulak geroz eta sendoagoak, arinagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.
Gure eskaintza:
Materialak: PU poliesterra (ohikoa) edo EPS / epoxy
Karbono partxeak: taulen ipurdi aldea indartzeko, karbonozko partxe estandarrak jartzeko aukera eskaintzen dugu. Alor honetan, gauza berriak ari gara ikertzen. Laster izango duzue informazio gehiago!
Glass: aukera ezberdin asko eskaintzen ditugu. Estandarra 4 + 4 oz-ekoa da taularen gaineko aldean, eta 4-koa azpian.
Kolorea: gure glasser-a artista hutsa da, edozein kolore edo marrazkirekin kustomiza ditzake taulak!


