·

Posted

Patrick Trefz-ek SURFERS´ BLOOD filma estreinatuko du Zinemaldian. Saioa irailaren 17rako programatu dute Principe zinemetan, arratsaldeko 7,30tan.

Trefz zinemagile eta argazkilari ezaguna da surf munduan. Alemanian jaio zen, baina bi hamarkada baino gehiago daramatza Kalifornian bizitzen. Surf aldizkari onenentzat egin du lan urte askotan zehar, eta bi liburu ditu argitaratuta: Surfers´Blood eta Thread.

Zinemagile bezala Idiosyncrasies eta Thread filmak zuzendu ditu, biak kritika oso onak eta jaialdietan sariak jasoak dira.

Surfers Blood azken lanak, itsasoa eta surfarekin harreman estua duten pertsonaia ezberdinen istoriak ditu ardatz. Guri, ilusio berezia egiten digu Patrick-ek Patxi Oliden oriotarra dokumentalean sartu izanak, Darryl “Flea” Virostko, Richard Kenvin o Shawn “Barney” Barron-en mailako jendearekin batera. Gainera Mikel Agotek ere badu bere tartetxoa bideoan, Patxiri buruzko oroitzapenak eta dion miresmen izugarria azalduz.

Ea estreinaldian elkar ikusten dugun, bertan izango gara!

 

agote_surfersblood3

 

trefz_mel99-970x651

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude