ESKAERAK + ITZULKETAK
⋅
ERABILERA BALDINTZAK
Webgune honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilpen Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartzen dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Basque Country Surf Company SL-ri egingo zaion edozein erosketak baldintza hauen onarpena dakar. Basque Country Surf Company SL-k berea du baldintza hauetan eta webgunean aldaketak egiteko eskubidea.
www.agotesurfboards.com WEBEAN EGINDAKO ESKARIAK
Internet bidez egiten diren eskariek Basque Country Surf Company SL-ren onarpena jaso beharko dute tramitatu aurretik. Bezeroek eskaturiko taulen neurri eta ezaugarriak, bi aldiz egiaztatzen ditugu konfirmatu aurretik. Taulan zerbait aldatu behar dela iruditzen bazaigu, zuzenean jarriko gara harremanetan bezeroarekin.
ORDAINKETA
Internet bidez erositako produktuak kreditu txartel bidez ordaindu daitezke. Ez dugu txekerik onartzen. PayPal edo banku transferentzia bidez ordaindu nahi bada, jarri harremanetan gurekin. Produktua ez da bidaliko ordainketen diru kopurua behar bezala jaso dugula ziurtatu arte.
ITZULKETAK
Gure katalogoko edozein taula erosi aurretik, egiaztatu eskaera inprimakiko datuak arretaz. Behin eskaria jaso ostean, ezingo dugu dirua itzuli edo produktua aldatu. Ustekabekoren bat tarteko, eskaeran zerbait aldatzeko beharra gerta daitekeela ulertzen dugu. Hau pasako balitz, jarri harremanetan gurekin ahalik eta azkarren, eta aztertuko dugu kasua. Ahal dugun guztian laguntzeko prest egongo gara.
Enkarguzko taulak esklusiboak direnez, ezin dugu eskatutako produktua itzuli edo aldatzeko aukerarik eskaini.
– Salbuespena: bezeroak etxean jasotako taulak ez baditu eskatutakoaren ezaugarriak betetzen, gustora aldatuko diogu beste batengatik. Aldaketa burutzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Erreklamazioa taula jaso eta hurrengo 7 egunetan egin beharko da.
b) Tramite guztien egiaztagiriak erakutsi beharko dira (fakturaren kopia / erreklamazio inprimakia)
d) Taulak baldintza perfektuan egon beharko du, erabili gabe eta inongo hausturarik gabe, bezeroak jasotako egoera berean.
e) Taula paketatze orijinalarekin itzuli beharko da, kila eta beste produktu osagarriekin batera.
Surf taulak modu seguruan bidaltzea ez da erraza. Laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Produktuak itzultzeko helbidea
Basque Country Surf Company S.L.
Abendaño kalea 6
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Espainia
GARANTIA
Basque Country Surf Company-k saldutako ohol guztiek fabrikazio akatsik ez edukitzeko bermea dute. Taulen produkziorako merkatuko material onenak erabiltzen ditugu. Ez dira garantiaren barnean sartzen taulak erabilpenean zehar jasan ditzaken kalteak. Zure produktuak akatsen bat duela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan gurekin ahal duzun azkarren.