PREZIO BEREZIAK
⋅
Euskal surfak duen sasoi apartari gure ekarpena egin nahi diogu, bertako surflarientzat prezio bereziak eskainiz.
Gogoan izan surf taulak faktorian bertan ordaindu eta jaso beharko direla, deskontuak aplikatu ahal izateko. NAN eta errolda agiria erakustea ere derrigorrezkoa izango da:
-%20: Zarautz, Orio eta Getarian bizi diren surflariak, eta hiru herrietako surf taldeetako bazkideak.
-%15: Gipuzkoan bizi diren surflariak.
-%10: Euskal Herrian eta Landetan bizi diren surflariak.