BIDALKETAK

Agote markako taula guztiak Zarautzen dugun Basque Country Surf Company faktorian produzitzen dira, bertatik mundu osora bidaltzeko.

 

Europar Batasunetik kanpo egiten zaizkigun eskariek ez dute BEZ-ik ordainduko. Beraz, bidalketa lekuaren arabera preziok ere alda daitezke. BEZ-ik ez ordaintzeak %21-eko deskontua suposatzen du, baina litekeena da EB kanpoko erosleek inportazio zergak ordaindu behar izatea. Inportazio zergen kostua herrialde bakoitzak dituen akordioen araberakoa izango da.

 

HERRIALDEAK ETA PREZIOAK
7´0 bitarteko surf taulentzako tarifak

EB barneko bidalketen prezioak

1 taula 2 taula 3 taula 4-5 taula
Espainia (Kanariar irlak & Ceuta eta Melilla izan ezik) DOAN DOAN DOAN DOAN
Frantzia (metropoli-barrutia) DOAN DOAN DOAN DOAN
Portugal DOAN DOAN DOAN DOAN
EB barneko beste herrialdeak* 40 Euro 50 Euro 60 Euro 70 Euro

*Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Finlandia, Alemania, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Holanda, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Suedia

 

EB kanporako bidalketen prezioak
5´11 x 19 3/4 bitarteko surf taulentzako tarifak
(kendu %21 produktuaren prezioari, azpiko kopuruek kendua dute BEZ-a)

1 taula
Australia 185 Euro
Kanariar Uharteak 60 Euro
Hong Kong 185 Euro
Japonia 185 Euro
Norvegia 10 Euro
Zelanda Berria 185 Euro
Suitza 100 Euro
Erresuma Batua 70 Euro
Estatu Batuak 130 Euro

Zerrendan zure herrialdea falta bada edo surf taula luzeagoa enkargatu nahi baduzu, idatzi gure postara!

 

BIDALKETA DENBORA

Europa 2-4 egun, Ekialdeko Europa 4-7 egun, munduko beste lekuak 5-10 egun (lanegunak)

Stock-etik erosten diren oholak, eskaria jaso eta hurrengo 24 ordutan bidaliko ditugu (lanegunetan). Enkarguzko taulak, fabrikazio prozesua amaitu (2-6 aste) eta hurrengo 24 ordutan.

Bezeroak bere gain hartu beharko ditu itzuli nahi diren edo arbuiaturiko produktuen bidalketa gastuak. BCSC-rentzat garrantzi berezia du surf taulak etxeetara garaiz iristeak. Ordea, BCSC-k ezin ditu bere gain hartu bidalketa prozesuan gerta daitezkeen galera edo atzerapenak. Kasu horietan, ardura guztia distribuzio enpresak izango du.

 

ASEGURUA

Taulak kontu handienaz paketatuko dira, ahalik eta segurtasun maila altuenarekin. BCSC ez da bidalketetan zehar taulek jasan ditzaketen kalteen erantzule egingo. Nahi izanez gero, bada bidalketa asegurua egiteko aukera. Aseguru integralaren kostua oholaren prezioaren %1-aren balio berekoa da. Eskaria aseguru honekin egin nahi baduzu, idatzi info@basquecountrysurf.com postara.

Produktu kaltetu bat jasoz gero egin beharrekoa
Paketearen bilgailuak kalteak baditu: kalteen berri eman ahal da (mezulariari eskatu) edo paketea ukatu dezakezu. Informazio hori ahalik eta lasterren bidali (entreg gertatu eta hurrengo egunean gehienez), atera argazkiak eta gorde jatorrizko bilgailua.

Paketearen bilgailuak kalterik erakusten ez badu eta “egoera onean entregatuta” sinatzen bada, ezin diogu aseguruari erreklamaziorik egin nahiz eta edukia hondatua egon.

Hori dela eta, mezularia bertan dagoen bitartean paketea irekitzeko denborarik ez baduzu, hauxe gomendatzen dugu: “Egiaztatuta ez dagoen merkantzia” bezala sinatu.

Horrek aseguruari erreklamazioa egiteko aukera ematen digu zuk kutxa ireki eta kalteak ikusten dituzunean: kasu hauetan ere berehala berri eman behar diguzu. Erantsi paketearen edukiaren eta kanpoko irudiak, eta gorde jatorrizko bilgunea, banatzaileak kalteak egiaztatu edo erreklamazioa konpondu arte.

Eskerrik asko

 

ESKARIAREN JARRAIPENA

Zure eskaria bidaltzen dugunean, mezu bat iritsiko zaizu e-postara. Mezuak erreferentzia zenbaki bat jasoko du, eta honek bidalketaren egoera zein den jakiteko balioko dizu.

 

NAZIOARTEKO BEZEROENTZAT OHARRA

Inportazio zerga edo gastuak ez daude taulen prezioen barne sartuta. Bezeroa izango da tramite horien erantzule.
Edozein enkargu egin aurretik, kontsultatu muga-zergen bulegoan kostu extra horiek izan dezaketen zenbatekoa.