Gure bezeroek, erositako taula guztien artxibo pertsonala edukiko dute eskura. Programa digital berritzaile bati esker, faktorian egin eta saltzen diren ohol guztiak oso modu zehatzean kontrolatzeko aukera dugu.
Lehen taularen erosketarekin, bezero bakoitzari karpeta propioa zabalduko diogu, eta bertan gordeko dira etorkizunean egingo dituen oholen fitxa guztiak. Artxibo pertsonal honekin, surflari eta shaperren arteko komunikazioan datu ahalik eta zehatzenekin lan egitea dugu helburu, taula berriak ahalik eta pertsonalizatuenak izan daitezen.
Surf taulen kontrol zehatz honek, izugarri lagunduko digu produktua etengabe hobetu eta garatzen. Bezeroei ahalik eta arreta pertsonalena eskaintzea da gure enpresaren balio nagusietako bat, eta prest gaude eguneroko jardunean horren alde lan egiteko.
Oholen artxibo pertsonalari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu lasai faktoriara, eta gustora emango dizkizuegu zehaztapen gehiago.
Utzi erantzuna