Performance

Simon Andersonek hirugarren kila sartu zuenetik duela gutxi arte, errendimendu altuko taulak (high performance) ziren uretan gehien ikusten zirenak. Ohol hauek oso ondo funtzionatzen zuten maila altuko surflarientzat, baina gerora ikusi den bezala, beste guztientzat ez ziren hain egokiak.

Gaur egun, surflariok pentsaera irekiagoa dugu taulen diseinuekiko. Azken urtetan, shaperrok denbora dezente eskaini diogu performance taulak ikertu, frogak egin eta edozein surflariren mailara egokitzeari: bolumenaren distribuzioan aldaketak eginda, oholaren mutur aldean forma berriak txertatuz, rocker-ean bariazioak eginez … Gure katalogoko errendimendu altuko oholek arraunketa bizia dute, eta eroso mugi daitezke olatuaren edozein puntura, maniobra klasiko edo apurtzaileenak egiteko abiadura bizian.

RIDER

rider_agote

WIDER RIDER

widerrider_agote

HAMMERHEAD

Agote Surfboards Hammerhead

PIT PILOT

pitpilot_agote

BIG BOY

bigboy_agote

Summer Toys

Olatu edo itsas baldintza ezberdin bakoitzak ohol mota jakin bat eskatzen du. Olatu txikien kasuan, taula egokia erabiltzeak garrantzia berezia du, maniobrak egiteko abiadura hartu eta mantentzea oso zaila izaten baita. Summertoys ataleko oholak diseinu klasikoei (fish, egg, longboard) performance elementuak txertatuz sortu ditugu. Taula sorta fresko honetako modeloekin, erraz irristatuko zara udako ur berotan, maniobra erradikalenak eginez!

THE MIX

themix_agote

APEX

Agote Surfboards Apex

PATATA DELUXE

Agote Surfboards Patata Deluxe

TXITXARRO

txixtarro_agote

Grom/Youth

Gaztetxoen surf taulak, helduenak eskalan txikituz egiten ziren orain dela gutxi arte. Gaur egun asko aldatu dira gauzak. Haurrak oso urte gutxirekin hasten dira surfean, eta harrigarria da berehala hartzen duten trebakuntza maila. Ikasketa prozesu azkar horretara egokitutako hiru modelok osatzen dute katalogoko Grommets sekzioa. Hiru taula hauek azterketa lan sakonen fruitu dira, eta ohol dimentsio txikietara egokitutako foam-arekin shapeatzen ditugu. Ahur nabarmena, ohikoa baino rocker gehiago eta ertz finak dituzte, gazteek patinarekin ikasten dituzten maniobrak uretan ere egin ditzaten. Azkar ari da garatzen txikienen surfa, eta 2016ko Grommets ohol sortarekin, eurekin batera egin nahi dugu aurrera.

PIRAÑA

pirana_agote

PIPERRA

piperra_agote

THE FOX

thefox_agote

Semi Gun/Gun

Olatu handietarako taulek leku berezia dute katalogoan. Gaur egun azkar ari da garatzen oholgintza,  eta gure kasuan,  olatu handietako taulen eboluzioak garrantzia berezia izan du, asko landu dugun gaia da. Taula motzen ezaugarriak ohol handietan txertatzea izan dugu helburu azken urtetan, pintxoak olatuan erosoago mugitu eta maniobrak egitea errazteko: kilak lekuz mugitu, oholen puntak zabaldu, ertzak findu, arraunketa indartzeko bolumena gehitu, atzealdean rockerra aldatu …

Azken urtetan pintxoen kontzeptu berria sortu da, eta guk egiten ditugun taula luzeak eboluzio horren isla argia dira.

BAZOOKA

Surfboards Agote Bazooka

TORPEDO

Agote Surfboards Torpedo